Elorreta

Elorreta Aretxabaletan dago, Kurutzebarri ezagunetik metro batzuetara eta 1141 metro ditu.

Ibilbidea Urkulu urtegian hasi nuen Areantzara doan errepidea hartuz. Auzoa amaitzen den tokian iturri bat dago eta ezkerretara egiten duen bide bat. Bide hori marka zuri eta horiekin markatuta dago eta galbide gabe Mendiola auzo ingurura garamatza (auzoa baino gorago dauden baserrietara hain zuzen ere).

Hortxe hasten da bidearen tarte zailena, aldapa hasten delako. Bideak ez du galbiderik eta gora eta gora egiten du, Kurutzebarri inguratuz. Bideari jarraituz Elorretaren oinetan amaituko dugu, seguraski ardi edo ahuntzez inguratuta. Haitzetan zehar Elorretara igo gaitezke eta Orixol, Anboto eta Udalaitz ingurura dauden bistekin gozatu.