nere gauzak

nere gauzak

Cruz del Castillo / Peña del Castillo

Cruz del Castillo edo Peña del Castillo Lagranen dago Araban Toloñoko mendizerran.

Eguraldi ederra berriz ere eta EAEtik irten ezinda Arabako lurretan zehar egin nuen ibilaldia. Kotxea Lagranen utzi eta gari soroen artean egin nuen gora Puerto del Tororaino. Handik Cruz del Castillo igo nuen eta baita ondoan dagoen Larrasa ere. Nahiz eta katalogoan ez agertu eta bere izenaren ingurukoak zalantza almazen ederra izan Arabako gailur altuena da azken hau (Gorbeia Bizkaia dela onartuz gero).

Beherako bidea San Kiliz kobarako bidea hartuta egin nuen, baina kobatik pasatu gabe hartu nuen beherako bidea. Azkenean Lagrango frontoi ondoan zegoen jendetzaren artean zerbait hartu eta bueltako bidea hartu nuen, Arabako txoko horietara zenbat furgoneta eta kotxe hurbildu zen harriduraz ikusi ostean.