Burgueno

Burgueno Ordunteko mendilerroan dago Valle de Menako lurretan eta 1044 metroko garaiera du.

Eibarko Klub Deportiboaren Bizkaiko Biraren proiektuarekin egin genuen gailur hau.

Ordunteko urtegian hasi genuen ibilbidea sigi-sagan Burguenora igotzeko. Handik Kolitzarako bidea hartu genuen GR 123an marka zuri-gorriei jarraituz, baina Kolitzara igo aurretik Terreros gailurtxoa bisitatuz. Kolitzatik aurrera jarraitu genuen, oraindik goiz baitzen Balmasedara jaisteko, beraz Garbearaino joan ginen eta handik jaitsi ginen Balmasedara.

Hemen egin genuen ibilbidea