Buetraitz

Buetraitz Oñatin dago eta 1320 metro ditu.

Errege egun zoragarria izan zen hau. Urteroko familia bazkaria, bezperako afari bihurtu genuen eta horrek Errege egun mendizalea ospatzeko aukera eskaini zidan.

Horretarako goiz-goiz Arantzazura hurbildu nintzen eta Duruko txaboletatik zehar hurbildu nintzen Buetraitz ingurura. Buetraitz eta Arkaitz mendien arteko bailaratxotik gora egin eta harrietan zehar gora eginez iritsi nintzen gailurrera.

Ondoren ibilbideak jarraitu egin zuen, Arkaitz, Urrabiatza eta Biozkornan zehar Artzanbururaino. Handik Enaitz aldera jo eta Urbiara jaitsi nintzen, fondan indarrak berritu eta ohiko bidetik Arantzazura itzuli arte.

Hauxe da, gutxi gora behera, egin nuen bidea.