nere gauzak

nere gauzak

Berretin

Berretin Zuian dago Araban eta bere 1226 metrorekin Gorbeia hegoaldetik ikusteko toki paregabea da.

Goiz goibel baten Sarriako parketxean kotxea autokarabana artean utzi eta ekin nion bideari. Inolako zailtasun gabe azkar baten iritsi nintzen gailurrera. Itzulera beste bide batetik egin nuen ibilbidea era zirkularrean egiteko eta nahiko goiz itzuli nintzen parketxera. Ordurako jende andana bertaratuta zegoen eta haur eta nagusi asko zebilen parketxe inguruko bideetan zehar.