Beriain

Beriaineko 1493 metro ditu eta Ergoienan dago.

Unanun utzi genuen kotxea eta handik gora egin genuen, lehenengo pista baten zehar, ondoren basoan zehar. Behin altuera pixka bat hartuta basoa desagertu egiten da eta eguzkipean aldapa oso gogorra egiten da. Baina gora iritsitakoan bistak izugarriak dira: Aralar guztia parez pare, Sakana, ...

Beriango tontorrera eta San Donato ermitara iritsi ostean, Euskal Herriko Erdigune raino joan ginen. Handik, bide zehatzik jarraitu gabe Lezizagoa inguruan jaitsi egin ginen eta Unanura doan pista hartu genuen. Pista hau basoan zehar doa (hau da, kerizpean), baina oso luzea egin zitzaigun.

Hau da egin genuen ibilbidea