Belabia

Belabia gailurrak 971 metro ditu, Bernedon dago eta Izkiko parkearen barruan dago.

Eibarko Klub Deportiboaren irteeran igo genuen gailur hau. Egun hartako etapa Okina eta Urturi arteakoa zen, gehiena aldapan behera egin beharrekoa eta gailurren bat egitea pentsatu genuen batzuk.

Urarte herrixkan inguruko mendi-ibilbideen kartel bat ikusi genuen eta han esandako ibilbide bati jarraitu genion. Erreka pasatu eta mendi-bidean zehar Larraurena atexkaraino igo ginen, eta gero mendi-ertza jarraituz Belabiara. Gure lagun batzuk Markinez herritik igo zuten, handik ere zailtasun handirik gabe.

Gero, basoan zehar jaitsi ginen Urturira, Golf zelaira hain zuzen ere.