Baio

Baio mendia Entzia mendilerroan dago Donemiliagako lurretan, Araban eta 1197 metro ditu.

Eibarko Klub Deportiboaren 2019ko Artzaintza Naturbidea ibilbidea egiteko proiektuaren barnean igo ginen Baiora. Horretarako Opakuako mendatetik abiatu ginen. Egia esan igoera oso erraza da Opakuatik hasiz gero: basoan zehar joan eta joan eta aldapa txiki bat igo.

Gailurretik Arabako lautadarako ikuspegi ederra genuen aurrean. Gure ibilbideak mendilerroaren ertzetik jarraitu zuen hango beste hainbat gailur eginez Urbasako kanpinera iritsi arte. Argazkien artean daude egun horretan egin genituen gailurretako batzuk: Mirutegi, Surbe, Akarrate, Bigate eta Legunbeko haitza (bi gailurrak, Arabakoa eta Nafarroakoa).

Ederra izan zen Entzia eta Urbasako lurretan zehar egindako ibilaldia, eguraldi ederrarekin hainbat eta ederragoa.