nere gauzak

nere gauzak

Azkonabieta

Azkonabieta edo Azkonabitza Elgetan dago eta 728 metro ditu, Mendikat.

Etxetik abiatuta oinez egiteko moduko mendia da hau eta horrela egin nuen bigarren mendeurrenari hasiera emateko. Eibarko Sautsi auzoan zehar gora eginez Salbador baselizara heldu nintzen lehenengo.

Handik GR-121aren bideari jarraituz Asurtza gainera iritsi eta handik Topinburu igo nuen. Berriz bidera etorrita Azkonabitzarako bidea hartu nuen. Handik, Eibarko Itzuliaren markei jarraituz Asurtzamendi lehenengo eta Galdaramiño ondoren igo nituen, hemendik Unbeko kirolgunerantz jaitsi eta Txonta auzoan zehar Eibarrera berriz iritsteko.

Hamaika aldiz egindako bidea.

Ikusi eta lortu ibilbidea Wikiloc-en