Astxiki

Astxiki Abadiñon dago eta bere 785 metroekin Atxarten hasi eta Anboto gailurrerainoko mendizerrako gailur txikiena da. Astxiki argazki famatu baten agertzen da: Indalecio Ojangurenek bere gailurrean atera zuen auto-argazki bat Alluitzera begira:

Indalecio Ojanguren Alluitzi begira Astxiki gailurretik. Argazkia Gure Gipuzkoa. http://meta.gipuzkoakultura.net/handle/10690/90199 Lizentzia CC-BY.

Indalecio Ojanguren Alluitzi begira Astxiki gailurretik. Argazkia Gure Gipuzkoa. http://meta.gipuzkoakultura.net/handle/10690/90199 Lizentzia CC-BY.

Egun honetarako B plana izan zen hau. Hasierako plana Untzillatxeko diagonala igotzea zen arren, eguraldi umelak eta Untzillatxeko harria bustita egoteak, irteera hori beste baterako uztea gomendatu zigun.

Beraz, behin Atxarten egonda, Astxikira igotzea erabaki genuen, baina bide berezi batetik. Normalean eskalatzaileek erabiltzen dituzten bideetatik igo ginen hego aurpegitik zuzenean gora. Toki batzutan eskuak harkaitzetan jarrita egin behar izan genuen gora, baina igoera atsegina izan zen. Gailurrera heltzeaz bat, ordea, behelainoa sartu zen eta euri zaparrada batek harrapatu gintuen.

Jaitsiera ohiko bidetik egin genuen Artolako lepora. Han jakin genuen udaberriko ziza-lekua omen dela inguru hori eta bazebilen harrapariren bat perretxiko bila, nahiz eta guk alerik ere ez genuen ikusi.

Handik Atxartera itzuli ginen eta goizari amaiera emateko hamarretako ederra egin genuen Abadiñon.