Artzanburu

Artzanburu gailurra Legazpin dago 1365 metro ditu eta Aizkorri mendizerran kokatuta dago.

Ibilbidea Arantzazun hasi nuen euri apur bat erortzen zen unean. Hala ere berehala gelditu zen eta gainontzeko bidea busti gabe egitea lortu nuen.

Duruko txaboletatik zehar joan nintzen aurrerantz Eskista ingururaino. Handik GRaren bideari jarraitu nion Biozkorna mendileporaino, justu Artzanburu azpian. Handik igo nuen gailurra, aldapa gogorrean zehar izerdia ederto botata.

Jaitsiera beste alderantz, Urbiarantz, egin nuen, Urbiara iritsi aurretik beste pare bat tontor eginez. Urbiako iturrian freskatu ostean, Arantzazurako ohiko bidea hartu nuen buelta egiteko.