Artxueta

Artxueta Uharte Arakileko lurretan dago, Nafarrroan, eta 1345 metrorekin Aralarko San Migel santutegiaren zaindaria da bere antena mordoskarekin.

Klubaren Artzaintza Naturbidearen proiektuko irteeran igo ginen Artxuetara Uharte Arakildik zuzenean. Goizean goiz Uharte Arakilera heldu ginenean behelaino itxia zegoen bertan baina maldan gora hasi eta berehala behelainoak eguzkiari tokia utzi eta egun zoragarria izan genuen aurretik.

Artxuetatik lehen guardaetxea zegoen tokira jaitsi ginen eta handik Igaratzara, bertan zerbait bazkaltzera. Ondoren Enirioko galtzadako bidea hartu eta Lareo urtegira joan ginen bertatik Lizarrustira heldu eta egun zoragarriari bukaera emateko.