nere gauzak

nere gauzak

Arrigorrista

Arrigorrista Agurainen dago eta 1149 metrorekin Arabako lautadako begiralekua da.

Eguraldi ona emanda zegoen goizerako. Eguerditik aurrera mendebaldetik hasita fronte euritsu bat etorriko zen iragarpena zegoen. Beraz goiz xamar kotxea hartu eta Opakua herrian utzi nuen, errepide ondoko aparkalekuan.

Eguneko asmoa Wikiloceko altxorren artean aurkitutako ibilaldia egitea zen. Igotzen hasi eta eguraldia narrastu egin zen. Goiko basoan zehar nindoala euri arrastoak hasi ziren eta Gasteiz ingurua euritan ikusten zen. Kaka-zaharra. Pausoa arindu, gailurraren ondotik azkar pasatu eta Alanguako portuan zehar beherako bideari ekin nion. Bide zoragarria, baso zoragarria beherakoa. Tarteka zuhaitzen bat erorita zegoen baina erraz jarraitzeko moduko bidea.

Hori bai, kotxera iritsi baino 5 minutu lehenago hasi zen euria, zorionez ez zen zaparrada handia izan eta busti ere ez nintzen asko busti. Eskerrak.