nere gauzak

nere gauzak

Arralde

Arralde Zeanurin dago eta 945 metro ditu. Mendikat

Kotxea hartu eta Saldropoko parkingera abiatu nintzen Gorbeialdetik ibilbide bat egiteko asmoz. Ez zen euririk ari baina goialdean haize desatsegina zebilen, hala ere kotxe asko zeuden aparkalekuan.

Atxuri izan zen lehenengo helmuga, bere azpiko pasabide ikusgarritik zehar pasatuta. Handik mendi bazterrari jarraitzea besterik ez zen gelditzen Arimekorta lehenengo eta Zenigorta ondoren igotzeko. Handik Aldamiñapera joan nintzen, Aldaminpean ondo kokatuta, eta itzulerako bidea egin nuen Arralderaino, handik berriz ere aparkalekura itzultzeko.

Goiz desatsegina haizeagatik, baina toki oso ederra ibilaldia egiteko.

Ikusi eta lortu ibilbidea Wikiloc-en