Arastortz

Arastortz edo Astortzeko gainak 827 metro ditu eta Ataunen dago.

Mendi honek gure etxean istorio berezi bat du, bertan dagoen buzoia aitak eta amak jarri zutelako 1978ko otsailaren 26an. Hemen duzue buzoiari buruzko informazio gehiago

Igoera Ataungo San Martin auzotik egin genuen. Errepidearen ondoan dagoen iturri baten ondoko aparkalekuan kotxea utzi eta hilerrirako bidea hartuz. Ondoren errepideari jarraituz mendi pista batera heldu ginen eta handik gora egin genuen lehenengo pinu artean eta behin altuera pixka bat hartuta pagadi eder baten zehar.

Pagadia bukatzen den lekuan mendian gora egin behar da, bide garbirik jarraitu gabe, belardian gora eta gora. Aldapa gogorra dago baina tontorra eta bertako piramide itzurako buzoia bertan ikusiko ditugu.

Tontorretik Txindoki eta Aralar ingururako ikusmira ederra dago, eta beste aldera begiratuz Aizkorri mendizerra ikusiko dugu.

Hemen egin nuen ibilbidea: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/ataun-arastortzeko-gana-jiva-1789675