Aranguren

Aranguren Eskoriatzan dago eta 1149 metro ditu. Aldamenean dituen Kurutzebarri edo Elorreta agian ezagunagoak izango dira.

Kotxea Mendiola auzoan utzi eta gorako bidea marka hori eta zuriz markatuta dago. Hari jarraitu nion Apotzako leporaino eta ondoren Degurixarantz doan pista antzeko bidea hartu nuen. Bide garbirik gabe, zelai aldapatsuan gora eginez laster baten iristen da gailurrera.

Eguna borobiltzeko, Arlutzeko gailur bikietara joan nintzen eta bueltan Erlaitz bisitatu nuen. Azkenik Elorretako haitza eta Kurutzebarri ere igo nituen, bertatik dauden bistak zoragarriak iruditzen zaizkit eta.