Andarto

Andarto Oñatiko lurretan dago, Elgea eta Zaraia mendilerroan, Degurixako haranaren zaindari eta 1074 metro ditu.

Mendi-gosez oraindik, kotxea hartu eta Araotzera abiatu nintzen. Frontoiaren ondoan ia lekurik ere ez zegoen, mendi-egun bikaina.

Handik Degurixarako bidea hartu nuen, gora-eta-gora gelditu barik. Degurixan, harana gurutzatu eta Maruatxera igo nintzen lehenengo Andartora igo aurretik. Badu zerbait berezia Degurixako haranak, toki magikoa dirudi.