Anboto

Anboto Atxondon dago eta bere 1331 metrorekin Euskal Herriko mendi ezagunenetakoa da, eta baita Mari euskal mitologiako pertsonaiaren etxea ere.

Mariren koba ezagutzeko aitzakiarekin joan ginen Anbotora. Horretarako kotxeak Arrazolan utzi genituen eta "kilometro bertikala"ren bidetik joan ginen Anbotoko sakonetik zehar lehenengo Mariren kobara eta ondoren Anboto gailurrera.

Gailurretik Zabalandira jaitsi ginen eta handik berriz ere Arrazolara.