nere gauzak

nere gauzak

Altungana

Altungana Dimako lurretan dago Barazar portutik gertu.

Eibarko Klub Deportiboaren Artzaintza Naturbidearen hurrengo etapa Oletan hasi genuen (Otxandion hasi behar ginen baina kilometro batzuk aurreztearren autobusa Oletaraino hurbildu zen). Handik baso ederrean zehar Urkiolara igo ginen, bertatik Saibi gailurra egiteko. Haize ederra zebilen bertan eta beraz zerbait azkar jan eta berehala egin genuen beherantz Dimako aireportu zaharrera. Handik Altunganarako bidea hartu genuen eta bertatik Barazargo portura jaitsi.

Portuko jatetxeak itxita egonda eta euriaren mehatxuarekin Ubidera jaitsi ginen, Bizkaiko azken herrira, eta bertan egin genuen bazkari-legea.