Aldamin

Aldamin Zeanurin dago eta 1373 metro ditu.

Gorbeiaren ondoan dagoen tontor honetara iristea erraza da. Ibilbidea Pagomakurreko aparkalekuan hasi nuen eta Gorbeiara doan ohiko bidea erabili nuen Aldamin eta Gorbeia arteko mendilepora iritsi arte.

Mendilepo horretan ezkerrera eginez harrien artean berehala iritsi daiteke Aldamin gailurrera.

Aldamin gailurrean Eibarko Klub Deportiboak jarritako buzoi txiki bat dago eta han izen batzuk: Jose Laskurain, Santi Zezeaga, Patxi Abanzabalegi, Benito Lorizate eta Jose Alzerreka. Etxean inoiz entzuna neun Deporren bazegoela "Peña Gorbea" izeneko lagun talde bat, beti mahai berean jarrita egoten zena. Beti haien ondoan beste lagun talde bat jartzen zen, eta jakina azken hauei "Peña Aldamin" izena jarri zieten.