nere gauzak

nere gauzak

Albertia

Albertia Legution dago. Espainiako Guda Zibilean EAE-ANVko batalloi bat ibili zen inguruan eta oroigarri bat dago inguruan.

Eibarko Klub Deportiboaren Artzaintza Naturbidearen proiektuko ibilbidean igo genuen Albertia. Arlaban gainetik abiatu ginen lehenengo Maroto gailurrera eta Jarindora ondoren. Errekara jaitsi eta Albertia igo genuen.

Bertan zerbait jan ostean beherako bideari ekin genion eta Albinako urtegi inguruan lerdoarena egin genuen toki batetik bi aldiz pasatuz bertan zegoen arrantzalearen harridurarako. Eguneko azken gailur gisa Mirugain igo genuen, Otxandiotik gertu, Otxandioko igerilekuaren ondoan lehenengo, eta plazan ondoren garagardo fresko batekin egunari amaiera eman aurretik.