Aketegi

Aketegi Aizkorri mendilerroko gailurrik altuena da 1551 metrorekin eta EAEko gailurrik altuena ere bada (eta beraz Gipuzkoakoa ere bai).

OHARRA: Gailur hau "Atxuri" izenagatik ezagunagoa den arren, 2017ko martxoan argitaratutako toponimia ikerketa baten ondorioz "Aketegi" izenarekin izendatzea erabaki zuen Euskaltzaindiak. Izendapen honen inguruko (eta Aizkorri inguruko beste izen batzuen inguruko) informazio osatua Smithyren blogean irakurri dezakezu

Aketegira joateko Aizkorrira doan ohiko bidea erabili nuen, kotxea Arantzazun utzi eta Urbiara igoz. Handik igota momentu baten ezkerrera egin behar da lehenengo Aketegiko Erpina eta ondoren Aketegi igotzeko.