Abuztuak 25: Bachimaña aterpetxea - Sallent de Gallego

Etapa luzea azkena, baina azkena izanik gogoz hartu genuen. Iboi urdinetan zehar lasai iritsi ginen Infernuko mendilepora. Azpeitiar gazte-koadrilla bati Infernuko gailurrak zein ziren erakutsi ostean.

Han erabakia hartu behar genuen: mapa gainean eta GPS track fidagarri batzuk erabilita Pondiellosko bailara bakartian zehar Sallentera jaitsi ala kilometro batzuk gehiago eginez GR 11a hartu eta Respomusoko urtegitik zehar jaitsi.

Azkenean bigarren aukera egitea erabaki genuen beste bidea beste baterako utziz (hainbat gauza utzi ditugu beste baterako, itzuliko gara noizbait!). Horretarako Tebarrayko mendilepora joan ginen lehenengo eta han geundela aprobetxatuz Tebarray gailurra ere egin genuen. Ederra ikuspegia bertakoa!!!

Handik bueltan Respomusoko aterpean garagardo bat eskuetan genuela jan genuen bazkaritako tortilla otartekoa. Ze ona!!!

Eta bertatik, bide luzea genuen aurretik Sallenteraino, baina bertan dutxa beroa eta erropa garbiak zain. 10 egun hauek amaitzeko era ezinhobea.