Abuztuak 24: Bujaruelo aterpetxea - Bachimaña aterpetxea

20 kilometro aurretik ibilbide osoko etaparik luzeenean. Beldur pixkat ere bagenion etapa honi luzerari begiratuta...

Goizean goiz abiatu ginen Ara ibaiaren ibilguaren kontra gorantz eta behi artean iritsi ginen bidegurutzera. Han gora besterik ez genuen egin behar Brazato mendileporaino.

Ez dakit zergatik baina astuna egin zitzaidan harainoko ibilbidea. Ur faltarik ez zegoen bidean, ibaiak gainezka baitzetozen.

Mendilepoa baino beherago, Brazatoko iboiaren ondoan bazkari-legea egin eta "ur-hodiaren bidea" hartu genuen Bachimañara iristeko. Marka zuri-gorriz markatuta egon ez arren, ia altuerarik gabe aterpera iristeko bidea da hau. Beste aukera Panticosako bainuetxera jaitsi eta handik berriz ere aterpera igotzea da. Hainbeste kilometro egin ostean lasterbide bat hartzeak merezi zuen.