Abuztuak 23: Gavarnie - Bujaruelo aterpetxea

Berriz ere desnibel izugarridun etapa. Azkenean zirkotik barrena joatea beste baterako utzita ohiko bidea hartu genuen Bujarueloko porturaino: eguzkilore eta ardi artean egin genuen bidea.

Portuan ia kotxean bertaraino igotzen den jende mordoa aurkitu genuen. Batzuk Errolanen Arrailara heldu nahirik eta beste batzuk, Belgikako familia bat bezala, mendieri begira gozatzera igota.

Beherako bidea oso luzea eta eskasa egin zitzaigun, batez ere azken zatia. Baina bukaeran, Bujaruelon, erromatar zubiaren ondoan errekan bainutxoa hartzeko aukera izan genuen. Hori bai, jendetza zegoen bertan. Asteburua izanda, eguna pasatzera joandako jende ugari.