Abuztuak 22: Gavarnie - atseden eguna

Norbaiti okurritu zitzaion hainbeste etapa eta desnibelekin ondo legokeela atseden egun bat hartzea, eta Gavarnie toki aproposa iruditu zitzaigun horretarako.

Gosaldu ostean zirkuraino joan ginen oinez, beste turista asko bezala. Zirkua han zebilen, laino artean ezkutaketan jolasean, baina azaldu zen azkenean, ur-jauzi eta guzti.

Bitartean, hurrengo egunerako bide-proposamena aztertzen egon ginen: zirkutik zehar igotzea. Azken orduan, ordea, bertan behera utzi genuen ideia, bidea ez genuen ezagutzen (GPStik eta YouTubeko bideoren batetik bakarrik) eta lainoa zela-eta bustita egongo zelakoan beste baterako utzi genuen.