Abuztuak 21: Baysselance aterpetxea - Gavarnie

Seigarren etapa eta 17 kilometro aurretik, guztiak beheraka 1600 metro inguru galdu behar genituen-eta.

Aterpetik Ossouko bailararako jaitsiera zoragarria irudit zitzaidan: mendi inguru ederra, Vignemaleren glaziarraren arrastorik ez (elurra bakarrik), eta bailara zabal-zabala.

Bailarara heldu eta han joan ziren haizeak eta abarrak. Itzalik gabeko bidean zehar iritsi ginen Gavarniera. Bidea oso luzea egin zitzaigun benetan.

Hori bai, Gavarnien guretzat gordeta sorpresatxo bat genuen: logelako leihotik zirkurako ikuspegia. Eta 5 egunean lehenengoz telefono estaldura. Etxera ondo genbiltzala abisatzeko moduan. Ah, eta aurretik 24 orduko atsedena. Gavarnien atseden egun bat genuen aurretik.