Abuztuak 18: Larribet aterpetxea - Respomuso aterpetxea

Gure ibilbideko hirugarren etapan ia-ia hasierarako bidea egin behar genuen, Respomusoraino.

Goiz goibel baten, sirimiripean egin genuen Larribetetik bailararako bidea, handik ondo trazatutako bidean zehar eta poliki-poliki San Martingo harriaren mendileporaino egin genuen, bidean bezperan aterpean ezagututako ingeles batekin topo eginez.

Handik Campo Plano urtegiaren ondoan zerbait jan ostean azkar iritsi ginen Respomusora.

Bertan, urtegiari eta inguruko mendiei begira pasatu genuen arratsaldea, lainoak joan eta etorri, aurreko mendiak agertu eta ezkutatu egiten ziren gure begien aurrean. Hurrengo egunerako, ordea, eguraldi ona emanda zetorren eta gure buruan helburu garbi bat genuen.